Martxoko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 9a, 07:30

Udal korporazioak martxoko ohiko bilkura egingo du gaur arratsaldean, udalbatza aretoan, 18:30ean. Zazpi gai jaso dituzte zerrendan, besteak beste, aurtengo literatura lehiaketako oinarriak onestea edota udalaren 2023ko lanpostuen zerrenda onartzea. EH Bilduk aurkeztutako mozio bat ere landuko dute: Martxoaren 8a, zaintzen duen herria helburu. 

Gai zerrenda
  1. Otsailaren 9an eta 24an egindako batzarren aktak onartzea.
  2. 2022ko ekitaldian kredituak aldatzeko bideratu den dosierraren berri ematea.
  3. Lasarte-Oriako 2023ko Literatura Lehiaketaren oinarriak onestea.
  4. Bateragarritasuna onartzeko eskaera onestea.
  5. Lasarte-Oriako Udalaren aurtengo lanpostuen zerrenda onartzea.
  6. Bozeramaileen Batzarrak adostutako adierazpen honen kontu ematea: 2023ko Martxoaren 8rako EUDELen adierazpena.
  7. EH Bilduk aurkeztutako Martxoaren 8a, zaintzen duen herria helburu mozioa.
  8. Galdera eta erreguak.

YouTube-n duen kanalean zuzenean emango du udalbatzarra udalak. Horrez gain, saioa herritarrei irekia gogorarazi dute.