Martxoaren 8ko ekimenek 33. Lilatoia izan zuten aurrekari modura hilaren 5ean, Donostian. Jendetsua izan zen aurtengoa. Euskal Herriko herri guztietatik etorritako 6.000 emakume batu ziren Gipuzkoako hiriburuan korrika egitera; iaz baino 1.000 gehiago eta horietatik 70 bat lasarteoriatarrak izan ziren. Nerea Arteaga izan zen herritarren artean lehena helmugara iristen (23.25). Emaitzak Rockthesport orrialdean ikusgai daude.