LEHIAKETA

Martxoaren 8aren harira, hamar galdera

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 8a, 00:00

Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak elkarlanean aurrera eramaten duten Gazte Kluba egitasmoko gaztetxoek lehiaketa berezi bat prestatu dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Parte hartzeko azken eguna igandea izango da, hilak 12. Hamarretik hamar galdera zuzen erantzuten dituztenen artean Bea Egizabalen Magma mia ikuskizunaz gozatzeko bi sarrera bikoitz zozkatuko dituzte, eta parte hartzen duten guztien artean, beste bi sarrera bikoitz.

LEHIAKETAN PARTE HARTU

Magma mia ikuskizunaren emanaldia hilaren 16an egingo du Egizabalek, 19:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean.

Erlazionatuak

Martxoak 8: 'Magma mia' bakarrizketa

Txintxarri Aldizkaria 2023 mar 01 Gizartea