Euskal Herritik lehen aldiz bidali du Lanbide Heziketako zentro batek ordezkaritza aipatu txapelketa horretara. Sei kidekoa izan da taldea: Gorka Arroyo, Jon Arruti, Josefa Molina, Gurutz Balerdi, Amaia Gainza eta Ander Maestro. Lasarteoriatarrak dira azken hiruak. Binakako txapelketaren aurretik kualifikazio proba gauzatu dute, eta hemezortzi taldetatik hirugarren sailkatu.
Usurbilgo Lanbide eskola iaz hasi zen ematen STEAM prestakuntza osagarria egiteko aukera, Innova't Educacio enpresarekin elkarlanean. Robotika ardatz hartuta beste jakintza esparru batzuk lantzen dituzte ikasleek, hala nola, Matematika, Fisika, Ingeniaritza, Pentsamendu Kritikoa, Ordenagailu bidezko programazioa eta abar. Helburua da goi mailako ikasketak edo unibertsitatekoak egin nahi dituzten ikasleek STEAM alorretako oinarrizko gaitasunak ere jorratzea, alor teknikoa ikasteaz gain.