Zuhaitzak inausi eta moztuko dituzte N-1 errepideko ertzeetan, gauez, asteazkenera arte

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 6a, 19:42

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du mantentze lan batzuk egingo dituela N-1 errepidean, Bazkardotik N-I-451 loturara arteko tartean, Irungo noranzkoan, gaurtik asteazkenera arte, gauez. Horretarako, 22:00etatik 06:00etara moztu egingo dute N-1 errepideko galtzada (gorantza doana). Ordezko pasabidea A-15 errepidea (Andoain-Astigarraga) izango da.

Aldundiak jakinarazi duenez, "behar bezala" seinaleztatuko dituzte obrak. Beharrezkoa bada, larrialdi zerbitzuetako ibilgailuei bertatik igarotzen utziko diete, horretarako lanak geratu behar badituzte ere.