Earra! Bertso Eskolako bost ikaslek parte hartuko dute Eskolarteko Txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 6a, 12:27

Ostiral honetan hasiko den Eskolarteko Txapelketan parte hartuko dute Earra! Bertso Eskolako bost ikasle hauek: Aratz Ramos, Maddi Lasa, Oihan Navarro, Nikola Iraola eta Xuban Urdalleta. Aurreneko biek hilaren 17ko kanporaketa jokatuko dute, Zarauzko Urpekoak elkartean, eta beste hiruek, 31koa, Amezketako Zazpi Iturri elkartean. Lehiaketak lau kanporaketa izango ditu, bertso afari formatukoak: www.bertsosarrerak.eus webgunean eros daitezke, saio bakoitza jokatu aurreko eguneko eguerdira arte.

Lau kanporaketa horietako bakoitzek irabazlea zuzenean sailkatuko da apirilaren 21ean Lasturko tabernan ospatuko den finalera. Azken saio horretan abestuko duen seikotea puntuazio bidez sailkatutako beste bi bertsolarirekin osatuko dute. 

Hilaren 17ko saioa, Zarauzko Urpekoak elkartean

  • Amets Aizpurua
  • Urko Arakistain
  • Jakes Etxeberria
  • Aratz Ramos (Earra! Bertso Eskola)
  • Maddi Lasa (Earra! Bertso Eskola)
  • Sustrai Goenaga

Hilaren 31ko saioa, Amezketako Zazpi Iturri elkartean

  • Danel Etxeberria
  • Lide Arregi
  • Nikola Iraola (Earra! Bertso Eskola)
  • Oihan Navarro (Earra! Bertso Eskola)
  • Xuban Urdalleta (Earra! Bertso Eskola)