Mende erdia ospatu du Sasoeta tabernak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 4a, 16:31

Sasoeta tabernak mende erdia urratu du, eta hori ospatzeko, Gloria Estebani omenaldia egin diote zenbait herrikide eta lagunek. Estebanek eta Marcelino Fernandez senarrak, duela hilabete gutxi hildakoa, izan ziren 1973an negozioa abiatu zutenak, eta egun, Jorge semea da barra atzean lanean dabilena. Trikiti eta txistu doinuek adierazi diete bertaratu diren dozenak lagunei Esteban iritsi dela. Arku artetik pasatu eta sarrerara bidea hasi duenean Zorionak zuri abestu diote bildutakoek, eta ondoren, Agurra dantzatu diote Erketzeko lau kidek. Lore bat oparitu diote Estebani eta honek hunkituta jaso du tabernako sarreran. Bertatik jarraitu ditu musikak batutako zenbait lagunek eskainitako abestiak eta dantzak. Tartean, besarkada eta muxu ugari banatu dizkie zoriondu eta hitz batzuk esatera joan zaizkion guztiei.

Erlazionatuak