Esandakoa pentsatu edo pentsatutakoa esan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 3a, 21:41

Txalo Produkzioak taldeak Hobe ixilik antzezlanaren emanaldia egin du ostiral iluntzean Manuel Lekuona Kultur Etxean. Itziar Ituño eta Ramon Agirre bikoteak obran zehar eztabaidatu dute norberak pentsatzen duena esan behar ote duen, inolako iragazitatik pasa edo besteekiko begirunerik izan gabe, edo, aldiz, besteak mintzen ez dituzten iritziak eman behar diren. Bikotekide bakoitzak joera bat du, baina kateatzen doazen egoeretan batak bestearen ikuspuntua ulertuko du. Ikuskizuna ezarritako ordua baino ordu erdi geroago hasi behar izan dute Ituñok errepidean izandako arazo batengatik. 

Erlazionatuak