Kadete I. mailako Texas Lasartearrak-ek derbiko puntuak lortu zituen kopan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 2a, 13:30

Kadete I. mailako kopan Texas Lasartearra CF eta Ostadar SKT C taldeen arteko derbia izan zen otsailaren 25ean. Neurketa borrokatuan talde zuri urdinak gol batengatik eraman zuen garaipena. Texaseko kadeteak 3. multzoko buru dira Aizkorri FT Crekin batera; bi taldeek 12 puntu dituzte. Ostadar Ck, aldiz, ez du zorte onik izan eta sailkapeneko azken da. Maila bereko 2. multzoan, aldiz, Ostadar SKT B taldeak 7-1 irabazi zion Martuteneri eta 9 punturekin bigarren postuan da. Ohorezko kadete mailan, liga erregularreko hogeigarren jardunaldia jokatu zuten eta Euskalduna 0-1 gailendu zen Ostadarren aurka.