Otsailaren 26an, Arrigorriagako Herri krosean Lasarte-Orirako korrikalari bat izan zen podiumeko gorenean, Jon Presa. Lasarteoriatarra 11,5 kilometroko proban nagusi izan zen. Helmugan 40.20 marka egin zuen Aloña Mendi taldeko kideak.
Presa ez zen egun horretan podium batean egon zen herriko ordezkari bakarra. Antzuolako 8 Miliak proban 14 kilometroko ibilbidea 01.59.08 denboran egin zuen Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteko (LOTME) Mertxe Casasek eta beterano mailako 2. postua eskuratu zuen.
Maila bat beherago izan zen taldekide Ines Aguado. Nafarroako Oibarreko herrian egiten den traileko 18 kilometroak 02.08.49 denboran amaitu eta beterano mailako hirugarren izan zen.
Beste probak
Beste bi probetan ere izan ziren egun horretan herriko lasterkariak. Lezo Jaizkibel Mendi lasterketan (5 km) eta Irungo Maratoia erdia + 10K proban.
Lezoko lehian LOTMEko Jon Huici izan zen herritarren artean azkarrena, 01.14.53. Gainerako markak honakoak izan ziren: Ander Bengoetxea, 01.41.09; Iker Elorza, 01.47.04 eta Miguel Granado (LOTME), 01.55.12.
Irunen proba motzean izan zen herritar taldea parte hartzen eta horien artean azkarrenak Mikek Ubegun (39.36) eta Isabel Fincias (49.55) izan ziren. Gainerako herritarrak honakoak izan ziren: Julen Altuna, 41.31; Aitor Berasategui, 50.44; Javier Martin, 51.28; Jesus Lopez, 51.29; Yoana Garcia eta Idoia Recondo, 54.19; Mari Lombardo, 54.29 eta Isa Borrego 01.00.19.
Eta larunbatean Zumaiako Herri Lasterketan ere izan zen herritarrik, Trinko taldeko kideak gehienak. Helmugara iristen lehen lasarteoriatarra Asier Gorostegi (Trinko) izan zen, 40.35 eta Imanol Arteaga taldekidea (40.42) gertu izan zuen. Naroa Salsamendik eta Eli Arteagak batera egin zuten 10 kilometro bidea eta helmugan 54.50 marka egin zuten. Horiez gain, Trinkoko Gorka Alvarezek (44.13) ere amaitu zuten proba, baita Ion Zugasti herritarrak (45.23) ere.