Bestalde, Gipuzkoako Federazioak ohar baten bitartez jakinarazi du bertan behera geratzen direla gure lurraldean antolatzekoak ziren errepideko probak segurtasun arazoak medio.
Ziklismo lasterketetan bidegurutzeak zaintzen dituzten eta lotura lanak egiten dituzten motor zaleek planto egin dute. Ertzaintzak agente eta ibilgailu gehiago ezin dituenez eskaini, moto lotura lanak egiten dituzten motor gidariak beharrezkoak dira lehiaketak aurrera eramateko. Euren jarduna ez dago lanpostu modura jasota, ordea; horrek aseguruekin arazoak sortu ditu - polizek motor gidariak bakarrik kubritzen dituzte-.
Federazioak nabarmendu duenez, "gidari horiek borondatez egiten dute lana eta arazo batzuk jasan izan dituzte eta hauen aurrean eskaera batzuk egin dituzte. Eskaera hauek laburbildu daitezke beraiek fisikoki aseguratuta egotea eta berain persona motoak osotasunean, beraien lan herramientak, motorrak, jasan ditzakeen matxurak aseguratuta izatea, eta baita ere beraien erropa, kasu honetan segurtasun erropa dena".
Era berean, Federazioak bere kabuz irtenbidea bilatzen saiatu den arren, lortu ez duela nabarmentzen du eta horregatik, Erakunde Publikoei laguntza eskatu diela ere jakitera eman du. Alabaina, arazoa konpondu bitartean, ez da txirrindularitza probarik izango Gipuzkoan eta astebururako aurreikusiak zeuden probak ez dira gauzatuko.