Herriko iturriak itxi ditu udalak egun batzuez, tenperatura hotzengatik

Txintxarri Aldizkaria 2023ko martxoaren 1a

Lasarte-Oriako Udalak ezagutarazi du eten egingo duela udalerriko zenbait iturriren ur hornidura, egun batzuetarako, egunotako tenperatura baxuak direla eta. "Izoztearen ondorioz hodiak leher daitezke, eta hori saihestu nahi dugu".