Berriz ere ateak zabalduko ditu Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak

Herritarrek berriz ere KIUB Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegora joateko aukera izango dute aurrerantzean. Bihar zabalduko ditu ateak, ia hiru urteko etenaldiaren ostean.

Hala jakianarazi dute Agustin Valdivia alkateak eta Sozioekonomia batzordeburu Nuria Fernandezek gaur. Azaldu dute udalak Euskal Herriko Konsumitzaileen Batasunari esleitu diola aipatu bulegoa kudeatzeko lana, 98.915 eurotan. Lizitazioa hiru urterakoa dela argitu dute udal ordezkariek, eta nabarmendu,  herritarrek behin eta berriz egindako eskaerari erantzuten diola aipatu zerbitzua martxan jartzeak.  

Beko Kale Bidea, 3. zenbakian dago kokatuta KIUB, anbulatorio ondoko eraikinaren bigarren solairuan, eta honako ordutegian joan ahal izango dute interesdunek bertara: astelehenetan 15:00etatik 20:00etara, eta asteartetik, ostiralera, aldiz, 09:30etik 14:30era.