Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia hirugarren eta laugarren izan dira Hondarribian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 28a, 15:45
Donostia Arraun Lagunak, Hondarribian lehiarako prest. Arg.: Donostia Arraun Lagunak

Hondarribiko traineru jaitsiera lehiatu zen hilaren 25ean Kantauri itsasoan. Lasarteoriatarrak kide dituzten Hondarribia, Donostia Arraun Lagunak eta Hibaika lehian izan ziren maila ezberdinetan 

Hondarribiako traineru jaitsieran uretara ateratzen lehenak beteranoak izan ziren. Ostean emakumezkoen kategorian, Euskotren ligan lehiatuko diren eskifaien arteko borroka ikusi ahal izan zen; Aiora Belartieta herritarra kide duen Donostia Arraun Lagunak-ek denboraldiaurreko lehen hitzordua izan du.

Lehiatzen azkenak izan ziren lau traineruek eskuratu zituzten lehen lau postuak. Donostiarra eta Orio izan ziren lehen biak, hurrenez hurren eta hirugarren sailkatu zen Lugañene (15.00,30); Intza Fernandez, aldiz, laugarren izan zen (15.19,04) Ama Guadalupekoarekin.

Gizonezko mailan, aldiz, Gaizka Ormazabal kide duen Hibaikak 21.49, 65 egin zituen helmugan. Hondarribiako ontzia izanz en garaile mial horretan (19.56,30).

Herritarrak kide dituzten Hondarribia eta Hibaika ontziak Hondarribian lehian. Arg.: Josu Zelaia