100 urte bete ditu Justa Manchado Herrero herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 28a, 16:30

Egun berezia da gaurkoa Justa Manchado Herrero herritarrarentzat. Gaurko egunez jaio zen, duela 100 urte, eta senide eta lagunen zorion agurrez gain, Lasarte-Oriako udal ordezkarienak ere jaso ditu. Agustin Valdivia alkatea eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Lourdes Acevedo bisita joan zaizkio, eta lore sorta ederra oparitu diote. Pozik eta eskertuta agertu da herritarra

Hitzordu hunkigarri baten lekuko izan da gaur TXINTXARRI aldizkaria. 100 urte bete ditu Justa Manchado Herrero lasarteoriatarrak, eta udal ordezkariek egin dioten bisitara joan da aldizkariko kazetarietako bat. 

Egongelako eserlekuan egin die harrera bisitan joandakoei, eta pozarren jaso ditu Agustin Valdivia alkateak eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Lourdes Acevedok eraman dioten arrosa gorri sorta ederra. Eskerrak eman dizkie opariagatik, eta bisitagatik. Entzumen eta ikusmen urritasuna duenez, ezin izan du alabaren etxean bildutakoen elkarrizketa jarraitu, nahiz eta tarteka, bera ere animatu den bizitakoen berri ematera; sasoi betean. 

Salamancako (Espainia) Cespedosa de Agadones herrian jaio zen Manchado, eta senarrarengandik alargundu ostean etorri zen Euskal Herrira bizitzera, duela ia 60 urte, 1965ean. Hari horri tiraka kontatu du bere alaba Lucia Gonzalok bere aita (Justaren senarra) hil ostean etorri zela hona; ordurako bere bi alabok Euskal Herrian bizi zirela eta hona etortzea erabaki zuela amak. Gogoratu du garai hartan Lasarte-Oriara ezetz, Hernanira baizik; orduan Lasarte-Oria ez baitzen existitzen udalerri gisa. 

Ospakizun eguna

Bisitan joandakooi txokolatezko bonboiak oparitu dizkigu etxea utzi aurretik, berak batere hartu gabe. Kontatu du azukrerik ezin duela kontsumitu eta besarkada bana emanda, agurtu gaitu; eguerdirako senideekin hitzartuta zuen bazkari ospakizuna noiz helduko zain.