'Mihiluze' saioan parte hartzen ari dira Jon Presa eta Iker Artetxe herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 28a, 11:51
Presa eta Artetxe, eroglifikoetako bat ebatzi nahian.

Euskararekin jolasten trebeak direla erakutsi dute Jon Presa eta Iker Artetxe lasarteoriatarrek Mihiluze saioan. Estreinako saioa izanagatik, urduritasuna kamerinoan utzi eta bikain aritu dira. Botea irabazi ez badute ere, gaur ere lehiatzeko txartela poltsikoratu dute. 21:30etik aurrera ariko dira, ETB1 telebista katean.

Ilaski Serrano eta Antton Telleria aurkezleei galdetu beharko diegu zenbagarren saiotik aurrera bihurtzen diren lehiakideak Mihiluze-ko federatu. Bide horri ekin diote Jon Presa (kirolari federatua da, atleta) eta Iker Artetxe (Ttakun Kultur Elkarteko langilea) herritarrek; ahalik eta urrats gehien egin dituzte. Aurreneko pausoa eman dute, ederki gainera, bederatzi saio zeramatzaten Koldo eta Iñaki partaideak kanpoan utzita. Bigarren fasean hobeak izan dira Ione eta Aimar, eta botea eskuratzeko probatik at utzi dituzte herritarrak.

Bigarrenez gaur gauean lehiatuko dira, 21:30etik aurrera ETB1en.