Xakeko Gipuzkoako eskolarteko txapelketako sailkapen saioa izango da ostiralean Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mar. 1a, 09:30

Lasarte-Oria, Andoain, Billabona, Hernani eta Urnietako xake jokalari gaztetxoak gure herrian bilduko dira hilaren 3an. Eskolarteko Gipuzkoako txapelketako sailkapen saioa jokatuko dute Taula Xake klubaren lokalean (Blas de Lezo 11, baxua). Hiru mailatan banatuko dira: infantil, alebin eta benjamin. 

Bestalde, Taula Xake Klubeko 3. mailako taldeak Txatarunga taldearen aurka neurtu zituen indarrak hilaren 25ean. Mutriku eta Lasarte-Oriako jokalariak ederki egin zuten borroka taula ezberdinetan eta bakarrean atera zen garaile Txaturanga. Gainerako hiruetan berdinketa lortu zuten Taulako kideek. Gauzak honela Mutrikuko taldeak 2,5 puntu ekuratu eta lehen postua mantentzen du; Taulak, aldiz, 1,5 punturekin postu bat behera egin du sailkapenean, hirugarren da.