Izen ematea zabalik dagoela jakinarazi du Ttakun KEk. Elkarteko bazkide direnek 65 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek, 70. Partaideek 16 urtetik gorakoak izan beharko dute. Ikastaroan inskribatzeko bideak hauek dira: Ttakun KEren bulegora joatea (Geltoki kalea 4, behea), 943-37 14 48 nahiz 695 78 53 89 telefono zenbakietara deitzea edo kultura @ttakun.eus helbide elektronikora idaztea.