Urumeako zubiak ezagutu zituen Ostadar Ipar Martxako taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko otsailaren 27a

Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar Martxa taldeko kideek otsaileko irteera egin zuten hilaren 25ean. Urumea ibaiaren ondoko bidean barrena ibili ziren batu ziren kideak; zehazki, Hernanitik Kursaalerako zubi ezberdinak eta inguruko herri eta auzoak bisitatu zituzten. Taldeko arduradunek azaldu dutenez ez zen hori talde urdin-beltzeko kideek otsailerako aurreikusita zuten bidea. Lizarraga mendatetik San Adrian baselizara joatekoak ziren, baina eguraldiaren iragarpenak ibilbide hori apirilera atzeratzea ekarri du.

Ostadar Ipar martxako kideak Loiola auzoan dagoen latsarien omenezko eskulturaren ondoan. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.