LOKEko jubenilek hirugarren postua eskuratu dute Ermuan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko otsailaren 27a

LOKEko jubenik B taldea, dominekin. Arg.: LOKE Gimnastika

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) gimnastikako jubenilak Ermua Hiria I. Torneoko podiumean izan dira. Euskal Erkidegoko jubenil B mailako zortzi talde izan ziren aurrez aurre hilaren 25ean jokatu zen lehiaketan. Lasarte-Oriako gimnastek mazoekin egin zuten lan eta brontzezko domina eskuratu zuten. Herriko kirol elkarteko prestatzaileak pozarren daude taldeak urteko lehen torneoan lortu duen emaitzarengatik.