Andaluzia Eguna ospatuko dute bihar eta asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko otsailaren 27a

Semblante Andaluz elkarteko lagunek egun berezi bat ospatuko dute bihar, Andaluziaren Eguna. Horretarako, ardoarekin egingo dute topa Atsobakar auzoko egoitzan, 20:00etan. Udal korporazioko kideak gonbidatuko dituzte, eta zuzendaritzan lekuko aldaketa egiteko baliatuko dute ekitaldia. Astebururako jarduera gehiago iragarri dituzte.

EGITARAUA

Asteartea, hilak 28, Andaluziaren Eguna

  • 20:00etan, Semblante Andaluz elkartearen egoitzan, ohorezko ardoarekin topa eta zuzendaritza aldaketak.

Igandea, martxoak 5

  • 11:30ean, Arantzazuko Ama parrokian, meza rozieroa. Semblante Rociero koruak eta Duende dantza taldeak girotuko dute.
  • 14:30ean, Semblante Andaluz elkartearen egoitzan, bazkideen bazkaria, Andaluziaren Eguna ospatzeko.
  • 17:30ean, Semblante Andaluz elkartearen egoitzan, Semblante Rociero koruaren emanaldia.