Lasarte-Oriako boluntario talde batek, Semblante Andaluz elkarteak eta udalak lagunduta, haur minbiziaren aurkako ikerketaren aldeko txokolate jate solidarioa antolatu dute. Ekimena burutzen duten bosgarren urtea da: euro baten truke, neguko hotzari aurre egiteko txokolate beroa edo bi bizkotxo. Lasarteoriatar askok hartu dute eta ezeren truke dirua eman duenik ere izan da. Elkartasun keinuak halakoen gaientik egon ohi badira ere, eguraldi ezin aproposagoa egokitu zaie antolatzaileei herritarrak horretara animatzeko.