Ukrainako herritarrak gogoan izan dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2023ko otsailaren 24a

Gaur eguerdiko elkarretaratzea. Argazkia: Lasarte-Oriako Udala.

EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen deiari erantzunda, udal korporazioko zenbait kide eta herritar elkartu dira Okendo plazan, eguerdian, bost minutuko isilunea egiteko. Errusia eta Ukrainaren arteko gerrako biktima eta herritar ukrainiarrak gogoan izan dituzte eta elkartasuna adierazi diete.