Eragile eta erakundeek jarduera ugari prestatu dituzte Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Egun seinalatu horretan izango dira ekimen bat baino gehiago, baina gerora gehiago ere bai. Hiru asteko egitaraua iragarri du udalak, gaur, prentsaurrean, eta hitzordu hori aprobetxatu du eragileen eta instituzioaren arteko elkarlana balioan jartzeko; eskertuta agertu dira horiekin guztiekin, eta azpimarratu dute, hori dela jarraitu beharreko bidea, elkarlanarena.
2023ko Martxoaren 8ko egitaraua
- Martxoaren 1etik 8ra: Martxoaren 8ko afixa lehiaketara aurkeztu diren lanen erakusketa; irabazleak 2024. urteko eguna hori iragarriko du. Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroan izango da, 18:00etatik 20:00etara.
- Martxoaren 8a:
- 12:00etan, elkarretaratzea, Okendo plazan.
- 17:30ean, ipuin kontaketa saioa. Berdintasunean irakurketarekin jolastuz saioa eskainiko du Maria Garciak Manuel Lekuona Kultur Etxeko liburutegian. 6 eta 8 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute, baina aurrez izena emanda (liburutegian).
- 18:00etan, Martxoaren 8ko kartel lehiaketako sari banaketa Sexuen elkarbizitzarako Zentroan.
- Martxoak 10:
- 18:00etan Gertatutako guztia argitan jarri: Emakumeen giza eskubideen urraketak Mendebaldeko Sahara okupatuan (1975-2021) hitzaldia kultur etxeko hitzaldi aretoan. Hegoa elkarteko Irantzu Mendia eta Gloria Guzman izango dira hizlariak eta Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria taldearekin elkarlanean antolatu dute.
- 19:30ean, Makelur taldeak Sálvese quien pueda, Canal 38 helduentzako antzerkia oholtzaratuko du, kultur etxeko areto nagusian. Sarrerek 3 euro balio dute.
- 21:30ean, afaria Casa Humada jatetxean. Prezioa 29 eurokoa da eta bertara joateko izena ematea beharrezkoa (Sexuen Elkarbizitzarako Zentroan).
- 22:00etan, zineforuma OKendo Zinema Taldearekin elkarlanean. Ainara filma proiektatuko dute kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute.
- Martxoak 12:
- 13:00etan, Zero Sette akordeoi taldearen kontzertua, Antonio Mercero guneko erabilera anitzeko aretoan.
- Martxoak 15:
- 18:00etan, bideoforuma Biyak Bat zaharren egoitzan.
- Martxoak 16:
- 19:00etan, Beatriz Egizabalek Magma mia bakarrizketa eskainiko du, kultur etxean. Sarrerek 3 euro balio dute.
- Martxoak 21:
- 18:30ean, literatur saioa. Arantxa Urretabizkaiaren Azken Etxea lana izango dute mintzagai; idazlea berak parte hartuko du saioan, eta Uxue Alberdi arduratuko da tartea dinamizatzeaz. Ekimen hori herriko Irakurle Txokoarekin elkarlanean prestatu dute.
- Martxoak 23:
- 19:00etan, Izan Iñurri elkarteak Dragón Cancer podcast saio bat eskainiko du. Bertan egongo dira Jordina Arnau eta Olatz Mercader kideak. Kultur etxean izango da, eta sarrerek 3 euro balio dute.