Elkarrekin Lasarte-Oria Podemos alderdiak iragarri du informazio mahai bat jarriko duela datorren asteko asteazkenean, Andatza plazako azokan, 11:00etatik 13:00etara. Herritarren ideiak eta ekarpenak jaso nahi dituzte, horiekin maiatzeko hauteskundeetarako programa osatzeko. Gipuzkoako ahaldun nagusi Miren Etxebeste eta gure herriko alkategai Miguel Angel Tolosak parte hartuko dute.