2023/02/25 10:00 - 19:00

Topaketa

Txokolate jan solidarioa

Txokolate jan solidarioa
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Lasarteoriatar talde batek, Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailarekin eta Semblante Andaluz elkartearekin batera, txokolate jan solidario bat antolatu dute: edalontzi bete txokolate, euro baten truke. Egingo duten hirugarren aldia izango da, eta haurren minbiziaren ikerketa bultzatzeko asmoz antolatu dute. Larunbat honetan, hilaren 25ean izango da, 10:00etatik 19:00etara, Okendo plazan.