Pandemiarengatik eten zen VI. Lasarte-Oria Padel Txapelketa martxan jarriko da martxoaren 3an

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 22a, 11:30

2020an koronabirusaren pandemiaren ondorioz bertan behera utzitako VI. Lasarte-Oria Padel Txapelketa martxan jarriko dela jakinarazi dute antolatzaileek. Martxoaren 3tik aurrera 2019-2020ko txapelketa hasi zuten partaideek lehiarekin jarraitzeko aukera izango dute. 

Zehazki, martxoaren 3tik uztailaren 28ra eta irailaren 1etik azaroaren 26ra bitartean jokatuko dute lehiaketa Maialen Chourraut kiroldegiko padel pistan.

Ostiral arratsaldetan, larunbatetan eta igandetan neurtuko dituzte indarrak maila ezberdinetako jokalariek.