Taula Xake Kluba bigarren postuarengatik lehia bizian dago

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 22a, 10:15

Taula Xake Klubak neurketa garrantzitsu du hilaren 25ean. Gipuzkoako txapelketako 3. mailako buru den Txaturanga Oraingoz bi taldeek euren saio guztiak irabazi dituzte eta multzoko lehen bi postuetan daude

Aurreko jardunaldian, Lasarte-Oriako taldeak 3-1 garaitu zuen  Agustin de Leiza B taldea.

Blas de Lezoko lokalean jokatu ziren lau partidetatik bi irabazi eta bi berdindu zituzten herriko taldeko xake jokalariek.

Taldeko kideek adierazi digutenez, "Andoaingo taldeak ez du mailaz igotzeko asmorik. Goiko kategorietan baditu taldeak. Normalean, maila ona duten bi jokalari eta harrobiko bi jokalari aurkezten dituzte neurketara eta gurean ere horrela izan zen. Gainera bi jokalari onenen aurka taulak egitea lortu genuen, beraz, pozik gaude lortutako emaitzarekin".

Txaturangak, aldiz, 0-4 irabazi zion Hondarribia Marlaxka Bri. Mutrikuko taldea gorengo eta lehen mailan egondakoa dela ohartarazi dute Taulako kideek: "Pandemia dela eta, lehiatzeari uko egin zion taldeak eta araudiak dioen bezala, hirugarren mailan hasi behar izan da. Taldea indartsua da eta puntu gutxi galdu ditu". 

Hitzordu zaila izango du, beraz,  hilaren 25ean Taula Xake Klubak. Horregatik Mutrikura bere galako laukoa eramango duela aurreratu du. Horrekin aurre egingo dio Txaturangari eta puntuak eskuratzeko gogor egingo dute lan lasarteoriatarrek.

Taularen helburua maila igoera da. Alabaina, egoera zailean dago herriko taldea puntu bakarrera du KBI Zumaiako C. Eta txapelketa amaitzeko hiru jardunaldi falta dira. Txaturangaz gain, KBI Zumaiako B eta Hondarribia Marlaxka B taldeen aurka neurtuko ditu indarrak herriko taldeak puntuak beharrezkoak ditu.