Trinketeko txapelketako azken jardunaldian Diaz Gereñuk bakarrik jokatu zuen neurketa eta bere multzoko bigarren postua zuen jokoan.
Intzako jubenilak Gaztelekuko Salvador zuen aurkari. Lehen tantoetan Salvadorrek 0-4 aurre hartu bazuen ere, Intzako ordezkariak itzulia eman zion markagailuari eta 26-20ra arte mantendu zuen aldea ireki zuen. Hortik aurrera Lasarte-Oriako pilotariak ez zion aukerarik eman andoaindarrari. 35 tantoetara iritsi zen Diaz de Gereñu eta finalerdietarako txartela lortu.
Urdanpilletak ez zuen partidarik izan; aurkariak min hartu zuelako. Bere multzoko buru amaitu du lehen fasea. Ondorioz, multzoetako bi lehen sailkatuak finalerdietan gurutzatzen direnez, Intzako bi pilotarien lehia izango da hilaren 25ean.
Pedro Elosegui eta Beñat Olazabalek ez dute bigarren fasera sailkatzerik izan.
Ekialdeko txapelketa
Bestalde, Errendimenduko Ekialdeko txapelketari hasiera eman zion alebin 2. mailako bikoteak hilaren 16an.
Ekhi Maizek eta Markel Lopezek Mundarroko Jaramillo eta Zabala bikotearen aurka jokatu zuten. Ederki borrokatu zuten bi bikoteek eta gutxigatik bada ere astigartarrek eraman zuten garaipena, 16-14.