Landaberri ikastetxean ateak eta zokaloa ordezkatzeko obra esleitu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko otsailaren 21a

Argazkia: Lasarte-Oriako Udala

Lasarte-Oriako Udalak Carpintería Atari enpresari adjudikatu dizkio Landaberri ikastetxean egin beharreko lanak. 40 ate eta zokaloa ordezkatuko ditu, eta 40.236 euroko kostua izango du. Obra hori ikastetxeetan inbertsioak egiteko planaren barruan dagoela azaldu du instituzioak

Ikastetxe barruko pasabideetako ate batzuk eta egurrezko zokaloaren parte bat ordezkatuko direla iragarri du udalak; guztira, 40 ate eta 834 metro inguru zokalo ordezkatuko dira. Ateak lakatzeko egur kontratxapatuzkoak izango dira, eta sarraila izango dute. Zokaloa, berriz, orain arteko egurrezkoaren ordez, PVC hidrofugo zurikoa jarriko dute; arotzeria lan guztiak udaleko zerbitzu teknikoek adierazitako kolorean lakatuko dituzte. Obra hori ikastetxe guztiekin adostutako ikastetxeetako inbertsio-planaren barruan egingo dute.