Hilaren 11n, XXXVIII. Piraguismo nazionalaren gala egin zen Madrilen. Espainiako Piraguismo Federazioak 2022 urteko kirolari onenen jarduna saritzeaz gain, besteak beste, Legenda sariak banatu zituzten. Maialen Chourraut herritarrak Teresa Portela eta Saul Craviotto kirolariekin batera jaso zuen saria. Garaikurra ematerakoan euren kirol ibilbidea, egun lehian egotea eta etorkizuneko piraguistentzat adibide izatea nabarmendu zuen federazioak. Herritarrak aurki hasiko du aurtengo lehiaketa denboraldia. Hilaren 25ean, Slalom Kopako lehen saria jokatuko da Galizian.