Victoria Chernenko artistaren erakusketa, Agora tabernan ikusgai

Txintxarri Aldizkaria 2023ko otsailaren 16a

Koadro batzuetan Ama Brigitarren komentua eta ondoko plaza margotu ditu Chernenkok.

Victoria Chernenko artista ukrainarrak margolan erakusketa bat jarri du Agora tabernan. Bertako hormetan zintzilikatu dituen koadroetan Lasarte-Oriako zenbait toki ikus daitezke, esate baterako, Ama Brigitarren komentuaren ataria eta Gure Etxea taberna. Astelehenetik igandera joan daitezke herritarrak erakusketa ikustera, 11:00etatik aurrera.