Urtarrilaren 29an, junior mailako Gipuzkoako txapelketa jokatu zen. LOKEk hiru ordezkari izan zituen Lucas Morales, Ekhi de la Cruz eta Unai Guisado. Moralesek bakarrik lortu zuen domina batengatik borrokatzea; brontzezkoa jantzi zuen.
Hilaren 4an eta 11n, aldiz, infantil mailako Eskolarteko txapelketako sailkapen saioak izan dira.
LOKEk sei judoka – Iago Izquierdo, Adriano Silva, Maria Escribano, Isabella, Anne Linazasoro eta Idaia Diez – aurkeztu ditu jardunaldi horietara eta guztiek lortu dute martxoaren 11n jokatuko den finalerako txartela.
Hurrengo hitzorduak
Astebeteko atsedena izango dute LOKEko kideek. Hilaren amaieran, aldiz, alebinen jardunaldia eta kadete mailako Gipuzkoako txapelketari aurre egingo diote judokek.
Martxoan ere astebururo izango dute lehiaketarik infantil eta junior mailako kirolariek. Hala nola, Infantil mailako Legazpiko torneoa eta Gipuzkoako txapelketa, Junior mailako Euskadiko txapelketa eta Espainiako txapelketako sailkapen saioan lehiatuko dira LOKEko kideak.