Mertxe Casasek (04.09,49) eta Borja Granadok (02.40.03) 25 kilometrotako Zaldei bidea proban parte hartu zuten Zestoako VII. Kobaz Koba Trailean.
Mikel Caballerok World Series of Fitness Racing txapelketako Hyrox Bilbao proba amaitu zuen.
Eta David Garciak (01.47.10) 21 km eta 1100 m+ duen Ordiziako Mendi Lasterketan izan zen.
Ibilaldiak eta hitzaldia
Bestalde, urtean zeharreko ekimenekin jarraitu du elkarteak. Hilaren 12an, Nerbioiko ur jauziaren inguruan ibilbidea egin zuten elkarteko kide eta lagunek giro ederrean.
Hurrengo irteera, martxoaren 12an izango da Aratz mendira.

Era berean, elkarteko kideek jarduera berezia antolatu dute apirilaren 21erako, Silvia Trigueros trail lasterkariarekin solasaldia. Arratsaldeko 19:00etan izango da Manuel Lekuona kultur etxean.
Abadiñoko atletak ultra probak egiten ditu eta lasterketa luzeetako historiaren parte da, Tor des Geants lasterketa hiru alditan irabazi baitu.
Solasaldira sartzea doakoa den arren, hitzaldi-aretoko plazak mugatuak dira. Horregatik ekimenaz gozatu nahi duten herritarrek izena eman beharko dute taldearen webgunean.
