Alebin mailako kirolariek eman zioten hasiera lehiaketa asteburuari. Taldeka zein bakarka hiru kategoria ezberdinetan (A, B eta C) tapizera atera ziren euren lanak aurkeztera.
LOKEk B eta C multzoetan izan zituen ordezkariak. Bn Laia Suberbiola eta Landaberri taldea izan ziren eta Cn, aldiz, hiru talde: Landaberri 1 eta 2 eta Ekintza. Taldeek esku hutsik eta pilotarekin aurkeztu zituzten lanak; bakarka ere esku hutsik egin zuen lan Suberbiolak.
Bigarren jardunaldian, hilaren 12an, infantilen txanda izan zen. Horretan ere hiru multzotan banatu zituzten lehiakideak eta C kategorian izan ziren LOKEko 1 eta 2 taldeak.
Uztailekin egin zuten lan eta bigarren taldea hirugarren sailkatu zen; lehenak, aldiz, seigarren amaitu zuen saioa.
LOKEko entrenatzaileak pozarren daude gimnasta guztiek egindako lanarekin.
Eta orain martxoan jokatuko diren maila ezberdinetako bigarren faseko lanak buru belarri prestatzen ari direla nabarmendu dute. Izan ere, maiatzeko Gipuzkoako txapelketetarako sailkapena izango baitute jokoan.
Bien bitartean, beste hitzordurik ere izango dute LOKEko kideek. Hilaren 25ean, esate baterako, Jubenil B taldeak Ermua Hiriko I. Amateur torneoan parte hartuko du; mazoekin egingo du lan.