Essor Basque lasterketan eman dio hasiera Beñat Carbaieda errepide denboraldiari

Txintxarri Aldizkaria 2023ko otsailaren 16a

Beñat Carbaieda, probako aldapetako bat igotzen. Arg.: Martin Early

Euskal Herriko txirrindulari afizionatuen errepideko denboraldiari hasiera eman dio Essor Basque probak. Otsaileko lehen bi asteburuetan bost lasterketa lehiatu dira Iparraldeko bideetan. Euskal Selekzioak ere parte hartu du lehian eta horren kide izan da Beñat Carbaieda herritarra. Maulen jokatu zen azken etapan, Trophée de l'Essor, izan zen herritarra borrokan.