Errendimendu mailako Alebin 1. mailako pilotariek atseden izan zuten. Multzo gogorra izan dute aurrean eta hiru neurketa galduta laugarren sailkatu dira.
2. mailako bikoteak, aldiz, porrotarekin amaitu zuen lehen fasea. Alde Zaharraren aurka joko ona erakutsi arren, Ekhi Maizek eta Arkaitz Lasak 16-10 galdu zuten neurketa.
Bina porrot eta garaipen izan dituzte multzoko lehiaketa eta hirugarren postuan amaitu dute.
Ez 1. mailako ezta 2. mailako bikoteek ere ez dute Gipuzkoako txapelketan aurrera egingo. Alabaina, Ekialdeko txapelketa lehiatuko dute hurrengo fasean.
Finalerako bidea
Trinketeko lehiaketan, aldiz, jardunaldi bat falta da finalerdietako sailkatuak jakiteko. Multzo bakoitzeko lehen bi postuetan dauden pilotariek jokatuko dituzte finalaren atariko neurketak eta jubenil mailan, Intzako bi kide izan daitezke lehian.
Peru Urdanpilletak dagoeneko txartela lortu du bere multzoan; buru da eta bigarren sailkatua den Gaztelekuko Cestauren aurka neurtuko ditu indarrak lehen bi postuak erabakitzeko.
Pedro Eloseguik, aldiz ez du aurrera egingo. Atseden du jardunaldian eta multzoko azken postuan da neurketa guztiak galdu ostean.
Beste multzoan, Haritza Diaz de Gereñu sailkapeneko bigarren postuan dago eta lehiaketan aurrera egiteko Gaztelekuko Salbador garaitu beharko du.
Beñat Olazabalek Eloseguiren antzera ez du norgehiagokarik izango hurrengo jardunaldian eta sailkapeneko laugarren postuan amaituko du fasea.