
Ostadar Ipar Martxako kideak Porrotxekin egin zuten bat. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.
Gaur, hilaren 15a, Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna da eta horren harira, Aspanogi elkarteak bere 25. urteurreneko lehen hitzordua egin zuen hilaren 12an, 25 urte piraten alde martxa. Ekimenarekin bat egin zuen Ostadar Ipar Martxako taldeak eta beroketen ostean, Donostiako Saguesetik Haizearen Orrazirainoko bidea egin zuten kideek. Parte-hartzaileez gain, Porrotx eta Legion 501eko laguntzaile inperialak ere izan ziren egitasmoa babesten.
