2023/02/25 10:30 - 21:30

Bestelakoak

Dispertsioaren Eguna

Dispertsioaren Eguna
Herrian zehar, Lasarte-Oria

Egun osoko egitaraua prestatu du Lasarte-Oriako Presoen Aldeko Batzordeak hilaren 25erako, larunbatarekin: Dispertsioaren Eguna. Euskal presoen sakabanatze politika kritikatu eta amaitzeko eskatzeaz gain, Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi herritarrak oroituko dituzte, hilaren 28an bi hamarkada beteko direlako auto istripuz hil zirela, Juankar Balerdi senidea bisitatzera zihoazela, Almeriako espetxera.

EGITARAUA

  • Omenaldi ekitaldia Teresategi mendian, 12:00etan. Bi zutabe aterako dira, 10:30ean bat eta 11:00etan bestea, Okendotik eta Zabaletako plazatik, hurrenez hurren.
  • Okendo plazan, 12:30ean: talde argazkia.
  • Xirimiri elkartean, 14:00etan: bazkaria (barrikotea). 
  • Okendo plazan, 19:00etan: ekitaldia. Eguraldi txarra egiten badu, Oriarte Landaberri institutuan.
  • Okendo plazan, 20:30etik aurrera: kontzertuak: Kinada eta DJ Fantasia. Eguraldi txarra egiten badu, Oriarte Landaberri institutuan.