Infantil eta kadete boleibol taldeek batean bale, bestean kale egin dute etxean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 14a, 13:00

Hilaren 11n, Maialen Chourraut kiroldegian boleibolaz gozatzeko aukera izan zen goiz goizetik. Kantxa hirutan banatuta, infantil zein kadete mailetako neurketak jokatu ziren bi eremutan. Nahiz eta etxeko taldeek ederki borrokatu, emaitzak ezberdinak izan ziren. Kadeteek Arizmendi B 3-0 (25-21,25-9 eta 25-21) garaitu zuten. Infantilek, aldiz, ezin izan zuten Lizardi Bat taldearen aurka; zarauztarrek 0-3 (9-25,20-25 eta 20-25) irabazi zuten.