Herritarrak izan dira bigarren saioko protagonistak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 14a, 13:10

Oihan Rufo eta Gorka Cuadrado gaztetxoak, CIMASUBen zuzendari David Sanchezekin, atzo. Argazkia: Isaac Farre.

CIMASUB Itsaspeko Zinema Zikloaren bigarren emanaldi sorta aurrera eraman zuten atzo arratsaldean kultur etxean. Aurreko astean bezala, herritar ugari joan ziren kultur etxeko auditoriora, ordu eta erdiz itsasoak gordetzen duena ezagutzera. Egitasmoaren zuzendari David Sanchezek bi herritar gazte gonbidatu zituen oholtzara: Oihan Rufo eta Gorka Cuadrado: Un lugar en el mundo eta Un mismo sueño film laburretako protagonistak izan dira, hurrenez hurren. 

Zikloko hirugarren eta azken saioa hurrengo asteko astelehenean egingo dute, hilak 20, 19:00etatik aurrera, kultur etxean. Horrez gain, antolatzaileek gogorarazi dute argazki erakusketa hilaren 24ra arte zabalik dagoela, kultur etxeko kafetegian, 17:00etatik 21:00etara.