Herriko ikastetxeetan matrikulatzeko epea ireki dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 13a, 10:52

Datorren ikasturterako matrikulazio epea ireki du gaur Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak; kanpainak hilaren 24ra arte iraungo du, ostiralarekin. Hortaz, herritarrek aukera dute haurrak herriko ikastetxeetan matrikulatzeko. 

INFORMAZIOA

Sasoeta Zumaburu

  • Harremanetarako: 943-36 12 26 telefono zenbakia eta zentroaren webgunea jarri ditu herritarren eskura.
  • Mailak: HH 2-5 (Zumaburu); LH 1-6 (Sasoeta).

Garaikoetxea-Landaberri

  • Harremanetarako: 943-37 06 62 telefono zenbakia eta ikastetxearen webgunea.
  • Mailak: HH 2-5 eta LH 1-2 (Garaikoetxea); LH 3-6 (Landaberri).

Oriarte BHI

  • Oriarte Landaberri
    • Telefono zenbakia: 943-89 94 94
    • Mailak: DBH 1 eta 2
    Oriarte Larrekoetxe
    • Telefono zenbakia: 943-89 94 92
    • Mailak: DBH 3-4 eta Batxilergoa