Brigada horretako kideek obretarako beharko duten materiala garraiatzeko erabiliko dute furgoneta.
Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du Gaursa Autoak SA enpresari adjudikatu diola iraulki furgoneta bat, obrak aurrera eramaten dituzten udal brigadarentzako, 46.901 euroren truke. "Zama ibilgailu nahikoa ez ditugunez, aurrekontuetan partida bat gorde genuen erosketa hori burutzeko", azaldu du erakundeak.
Brigada horretako kideek obretarako beharko duten materiala garraiatzeko erabiliko dute furgoneta.