'Mantícora' filma proiektatuko du gaur gauean Okendo Zinema Taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko otsailaren 10a

Otsaileko aurreneko emanaldia egingo du Okendo Zinema Taldeak: Mantícora proiektatuko du, 22:00etan, kultur etxean. Sarrerek 6 euro balio dute eta areto horretako leihatilan eros ditzakete herritarrek.

Bideojoko programatzailea da Julian gaztea. Lanean gustura dabilen arren, etsita bizi da, lo egiten uzten ez dion sekretu bat tarteko. Diana ezagutuko du, eta behingoz zoriontsu izateko aukera bat duela sentituko.

FITXA TEKNIKOA

Zuzendaria: Carlos Vermut. Gidoia: Carlos Vermut. Fotografia: Alana Mejia. Ekoizleak: Aquí y Allí Films, BTeam Pictures, RTVE, Movistar Plus+, TV3, ICAA, Crea SGR. Herrialdea: Espainia (2022). Generoa: Drama, thriller psikologikoa. Iraupena: 115 minutu. Aktoreak: Nacho Sanchez, Zoe Stein, Catalina Sopelana, Javier Lago, Patrick Martino, Angela Boix.