Bergaran lehiatutako Amateur txapelketako lehen hitzorduan sailkapeneko goiko postuetan izan dira herriko kirol elkarteko kideak bakarka zein taldean.
Hauek izan ziren emaitzak:
|
Senior A maila
Senior B maila
Jubenil A maila
Jubenil B maila
|
Kadetea A maila
Kadete B maila
|
|
LOKEko entrenatzaileak pozarren daude gimnastek egindako lanarekin.
Denboraldiko lehen lehiaketa honetan, gainera, kode aldaketa izan dutela azaldu dute prestatzaileek: "Lau urtero lehiaketa kodea berritzen da eta gimnasten erakustaldietan elementuak moldatu edo gehitu behar ditugu".
Horregatik gimnasten eta entrenatzaileen urduritasuna handia zela nabarmendu dute: "Kirolariak kirioak dantzan zituzten lehen erakustaldian tresnekin ongi jardun eta erorikorik ez izateko; guk horiez gain, kodea ongi ulertu izanaren ezinegona ere bagenuen".
Alabaina, guztia ongi joan zen eta LOKEko gimnastek Gipuzkoako txapelketarako sailkapenari begira pauso garrantzitsua eman zuten.
Bestalde, taldeko txikiek benjamin topaketa izan zuten Hernanin. Bertan Andoain, Lasarte-Oria, Hernani eta Donostiako ikastetxe ezberdinetako haurrak bildu ziren eta bikain jardun ziren kirol elkarteko ordezkariak.
