Uliako Gimnastikako 10 km. proba lehiatu zen hilaren 5ean, Donostian. Herritar ugari izan ziren lehian lasterketa federatu zein herrikoian, baita bost kilometroko proban ere. Federatuen mailan, nazioarteko lasterkariekin borrokatu zen Aloña Mendi taldeko Jon Presa herritarra. Proba azkarra izan zen eta Presak distantzia horretako marka pertsonala ondu zuen 47 ehunekotan. Herritarrak 31.30ean egin zuen 10 kilometrotako bidea. Proba herritarrean, aldiz, David Cordero herritarrak (34.41) zazpigarren postuan gurutzatu zuen helmuga.