Errendimendu mailako lehiak izan zen Michelin kirol guneko pilotalekuan hilaren 4an. Alebin 2. mailako Intza-Gazteleku neurketak eman zion hasiera arratsaldeari. Lau pilotari gazteak ederki jardun ziren. Markel Lopezek eta Eñaut Huizik serio jokatu eta aurkariak baino akats gutxiago eginez garaipena erdietsi zuten, 16-6.
Bigarren partidan, Lier Fernandez eta Oier Jauregi lehen mailako bikoteak ere lan ona egin zuen kantxan. Azken emaitzan ez zuen islarik izan, ordea; Ataunek 8-16 irabazi zuen.
Era berean, Udaberri txapelketan aurre doaz herriko pilota elkarteko jubenil mailako bikoteak. Ez Lasarte-Orian ezta Azpeitian ere ez zuten zorterik izan.
Haritza Diaz de Gereñu eta Peru Urdanpilleta jubenilek Gazteleku 2ren aurka neurtu zituzten indarrak etxean. Urdanpilletaren eskuko mina tarteko, andoaindarrak 3-22 gailendu ziren.
Azpeitian Beñat Olazabalek eta Pedro Eloseguik joko ona erakutsi arren, Ilunperen jokalarien nagusitasuna nabaria izan zen neurketa osoan zehar; 22-11 galdu zuen Intzako bikoteak.
Trinketeko bakarkako lehian ere garaipen adina porrot izan zuten Intzako jubenil pilotariek.
Urdanpilletak eta Diaz de Gereñuk euren neurketak garaitu zituzten Behar Zanaren Arruti eta EPLEren Lizarazuren aurka.
Eloseguik zein Olazabalek, aldiz, ezin izan zituzten Hernaniko pilotariak gainditu.