Hondarribiko ibilbidea, Aspanogiren martxaren aurrekari

Txintxarri Aldizkaria 2023ko otsailaren 9a

Ostadar Ipar Martxa taldeko kideek urteko lehen ibilaldia egin dute, Hondarribia aldean. Irungo Bentan jaitsi eta Jaizubiako padurak, Guadalupeko ermita eta gotorlekua zein Higer itsasargia igarotzen zuen ibilbidea egin zuen taldeak. Ez da urte hasiera honetan egin duten jarduera bakarra izan. Urtarrilaren 21ean, Eva Espuelasek eskainitako pilatwalk modalitateko ikastaroa jaso zuten. Hilaren 12an, berriz, Aspanogiren 25. urteurreneko ekimen den X. Ipar martxan izango da herriko taldea eta lasarteoriatarrak gonbidatu nahi dituzte ekimenean parte hartzera. Izena ematea www.herrikrosa.eus orrialdean egin behar da.

Ostadar Ipar Martxa taldea, Jaizubiako paduretan. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.