Beltzen 14 urtez azpiko taldeak ezin izan du Txingudi Baztan garaitu

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 8a, 14:45

Errugbiaz gozatu ahal izan zen hilaren 5ean Michelin kirol gunean. Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RTren 14 urtez azpiko taldeak Txingudi eta Baztan taldeen arteko konbinatua izan zuen bisitan. Ederki borrokatu ziren gaztetxo guztiak; azkenean, aurkariak eskuratu zuen garaipena, 10-39. Bestalde, Beltzen taldeko kide Eric Duranek eta Iker Carrillok Gipuzkoako selekzioko 13 urtez azpiko, zein 14 urtez azpiko taldeekin lan egiteko deia jaso dute, hurrenez hurren.