Kantxara atera eta Donostiako taldeari aurre egiteko prest zeudela argi utzi zuen etxeko taldeak. Joko azkarra eta defentsa sendoari esker, partida hautsi zuen talde urdin-beltzak eta markagailuan aurre hartu zuen, 26-7.
Bigarren laurdenean, joko dinamikari itzulia eman zion Tecnunek, ordea. Ostadarren defentsaren gorabeherek eta donostiarren saskiratze portzentaiaren hobekuntzak markagailuan gerturatzea ekarri zuen eta atsedenaldian 36-29ko markagailua zegoen.
Abagunea arazoak aztertzeko erabali zuen etxeko taldeak eta lehenengo laurdeneko joko maila berreskuratzeko asmoz, taktika moldaketa batzuk egin zituzten. Emaitza ona izan zen eta Ostadarrek Tecnunen gorakada geratu zuen. Defentsa sendoari eta trantsizio joko azkarrari esker, berriro dinamika positiboa lortu zuen etxeko taldeak eta 26-9ko partziala egin zuen.
Azken laurdena 62-38 hasi zen eta garaipena arriskuan ez zegoela jakinda, Ostadarreko jokalariak lasaitu ziren. Hortaz baliatuz, Tecnunek aldea murriztu zuen eta azken emaitza 70-57 izan zen.
Gaizka Urreizti eta Beñat Eleizegi prestatzaileek neurketaren irakurketa positiboa egin dute: "Partida serioa egin dute jokalariek. Goiko postuetan egoteko gai dela erakutsi du taldeak eta oraintxe hirugarren postuan da bigarrenarekin berdinduta (9 p.) eta Tecnun (10 p.) baino partida bat gutxiago jokatu dugu".